Información sobre el libro
Lotsari edo fobia sozialari aurre egiteko Terapipuina.
Ttottoka-pottoka animalia guztiekin ibiliko litzateke jolasean, hainbesteko beldurrik ez balu. Lotsa ematen dio besteekin harremanetan jartzeak eta ziurtasunik gabe sentitzen da; horregatik ezkutatzen da oskolean. Baina ekaitz handi bat izaten den egun batean, lotsa gaindituko du eta ikusiko du… zenbat gauza egin ditzakeen bere gordelekutik aterata!
ISBN: 978-84-945027-1-2
ADINA: 3 urtetik aurrera
Zer dira Terapipuinak?
Teraipuinak haur-psikiatra batek idatzitako ipuinak dira, konpondu gabeko gatazka psikologikoren bat duten haurrak zaindu eta hazten laguntzeko, eta gurasoei gida bat eskaintzeko.
Gure fabula txikiak haurrarentzat dibertigarriak eta lagungarriak izango dira, ipuineko pertsonaia batekin identifikatuta sentitu ahal izango denez. Gurasoei eta tutoreei haurrak jasaten duena ulertzeko aukera emango die. Eta lan-tresna egokia izango dira terapeutentzat.
Ipuin baten bidezko dibertsioa eta laguntza, hori da Terapipuina!