Lili printzesa txikia eskolan beldurtia

€9.60 Comprar

Azal gogorra / 240x170 / 32 orr.

Información sobre el libro

Eskola-fobiari aurre egiteko Terapipuina.

Lili erle txiki bat da, familiarekin abaraskan oso gustura bizi dena. Baina eskolara lehen aldiz joateko eguna iritsi da, eta horrek beldur handia ematen dio. Zorionez, Zurigorri Maitagarria agertuko zaio gauez. Eta haren laguntzaz… bere beldur guztiak gaindituko ditu, eta poz-pozik joango da eskolara goizero!

ISBN: 978-84-945027-0-5

ADINA: 3 urtetik aurrera

Lili printzesa txikia eskolan beldurtia


Zer dira Terapipuinak?

Teraipuinak haur-psikiatra batek idatzitako ipuinak dira, konpondu gabeko gatazka psikologikoren bat duten haurrak zaindu eta hazten laguntzeko, eta gurasoei gida bat eskaintzeko.

Gure fabula txikiak haurrarentzat dibertigarriak eta lagungarriak izango dira, ipuineko pertsonaia batekin identifikatuta sentitu ahal izango denez. Gurasoei eta tutoreei haurrak jasaten duena ulertzeko aukera emango die. Eta lan-tresna egokia izango dira terapeutentzat.

Ipuin baten bidezko dibertsioa eta laguntza, hori da Terapipuina!