Información sobre el libro
Elikadura-nahasteetan laguntzeko Terapipuina.
Kattalin katagorri zoragarria da, beste inor baino bizkorragoa. Baina, nahiz eta gurasoek otordu goxo-goxoak prestatu, intxaurrak besterik ez ditu jan nahi. Mokozabal ahatea izango da, bere araoaz, denetik jaten irakatsiko diona. Eta horrela… anai-arrebak bezain osasuntsu eta indartsu haziko da!
ISBN: 978-84-944391-9-3
ADINA: 5 urtetik aurrera
Zer dira Terapipuinak?
Teraipuinak haur-psikiatra batek idatzitako ipuinak dira, konpondu gabeko gatazka psikologikoren bat duten haurrak zaindu eta hazten laguntzeko, eta gurasoei gida bat eskaintzeko.
Gure fabula txikiak haurrarentzat dibertigarriak eta lagungarriak izango dira, ipuineko pertsonaia batekin identifikatuta sentitu ahal izango denez. Gurasoei eta tutoreei haurrak jasaten duena ulertzeko aukera emango die. Eta lan-tresna egokia izango dira terapeutentzat.
Ipuin baten bidezko dibertsioa eta laguntza, hori da Terapipuina!