Terapipuinak

Teraipuinak haur-psikiatra batek idatzitako ipuinak dira, konpondu gabeko gatazka psikologikoren bat duten haurrak zaindu eta hazten laguntzeko, eta gurasoei gida bat eskaintzeko.

Gure fabula txikiak haurrarentzat dibertigarriak eta lagungarriak izango dira, ipuineko pertsonaia batekin identifikatuta sentitu ahal izango denez. Gurasoei eta tutoreei haurrak jasaten duena ulertzeko aukera emango die. Eta lan-tresna egokia izango dira terapeutentzat.

Ipuin baten bidezko dibertsioa eta laguntza, hori da Terapipuina!

Juantxo zapaburua, ohea beti busti eta makur burua Karlota marmota, oheratzeko orduan adar-joka Pernando sagua, batetik bestera, izan egun izan gaua
OHEA BUSTITZEA LOAREN NAHASTEA HIPERAKTIBITATEA
Antton txakurtxoa harrokerien laguntxoa Maribixkor lehoi emea eskolan arretagabea Kattalin katagorria jan nahi ez duen umegorria
AGRESIBITATEA IKASKUNTZA-ARAZOAK ELIKADURA NAHASTEAK
Lili printzesa txikia eskolan beldurtia Ttottoka-pottoka mutua zirudien dortoka
ESKOLA-FOBIA FOBIA SOZIALA (LOTSA)

############

Terapipuinak, nola eta zergatik

Haur askok, arrazoi bat edo bestea dela-eta, zailtasun batzuk izaten dituzte garatze-prozesuko une jakin batzuetan eta, beren ahalmenei ahalik eta etekin handiena ateraz gainditu behar dituzte, aurrera egiteko. Profesional baten kontsultara jotzea oso lagungarria izan daiteke, eta gomendagarria da, arazo batek denboran irauten badu edo areagotu egiten bada. Batzuetan, ordea, nahikoa izaten da ulermen, maitasun eta pazientzia pixka bat, eta ipuin on bat, haurrari osasuntsu eta zoriontsu hazten laguntzeko.

Terapipuinen bildumaren ideia haurren osasun mentaleko zentro batean sortu zen. Urtetik urtera aholkularitza psikologikoko kontsultak biderkatu egiten zirela ikusita, denen esku uzteko baliabideak egon behar zutela pentsatu nuen. Eta horietako bat izan zitekeela gida-ipuin bat.

Horregatik, ideia nire lankide Carmen Villanuevari azaldu nion. Psikiatra eta ipuin-idazlea den aldetik, haurrak beren burua identifikatuta ikusi ahal izateko pertsonaiak sortu ditu, zailtasunetan lagunduak senti daitezen. Era berean, eta helburu berberaz, gidaliburu labur bat egin zuen gurasoentzat. Paul Caballero ilustratzaileak marrazkia eta kolorea jarri zien pertsonaia xarmangarri horiei.

Arazoak gainditzea lortzen duen fabulazko pertsonaia baten bidez, haur, guraso, tutore eta terapeutentzat lagungarria izatea da terapipuinen helburua. Liburuaren amaieran ziur aski zer gertatzen ari den azaltzen zaio helduari, eta haurrari bere garapenean lagun diezaion aholku txikiak ematen zaizkio.

Guretzat, hainbat urtez, beren istorioez eta irudimen zoragarriaz gero eta hobeto lagundu nahi izatera bultzatu gaituzten haur horiei gure eskerrona eta omena adierazteko bidea da proiektu hau, eta baita haien gurasoei eskertzekoa ere, gure esku utzi baitzuten gure lana ondo egiteko gauzarik baliagarriena: konfiantza.

Ibone Ruiz de Velasco Artaza (Psikologoa)

############

Entrevista en la segunda edición de los Telediarios de TVE (el de las 21:00) a Carmen Villanueva e Ibone Ruiz de Velasco con motivo de la vuelta al colegio, algo muy relacionado con el Terapicuento LA PRINCESA AUGUSTA NO QUIERE IR AL COLEGIO PORQUE SE ASUSTA. La presentadora Ana Blanco hace una introducción al cuento y da paso a la entrevista.

############

Entrevista el 21/09/2013 a Carmen Villanueva, autora de los TERAPICUENTOS, en el programa de Radio 5 “Esto es vida”.


Entrevista el 10/09/2013 a Carmen Villanueva, autora de los TERAPICUENTOS, en el programa de RNE1 “Esto me suena. Las tardes del ciudadano García”.


############

Entrevista el 07/09/2013 a Carmen Villanueva, autora de los TERAPICUENTOS, en el programa de La Cope “Fin de Semana”.


############

Entrevista el 20/07/2013 a Carmen Villanueva, autora de los TERAPICUENTOS, en el programa de RNE1 “No es un día cualquiera”.


############

Entrevista el 04/04/2013 a Carmen Villanueva, autora de los TERAPICUENTOS, en el programa de Radio Euskadi “Graffiti”.


############

Entrevista el 28/10/2013 a Carmen Villanueva, autora de los TERAPICUENTOS, en el programa de la RPA (Radio Pública de Asturias) “La buena tarde”.


############

############